proba

Azaroa 18, 2009 at 7:40 pm Utzi erantzun bat

MyLiveGallery.com – Gallery

http://www.mylivegallery.com/10194-342352980-31.html

Apirila 19, 2009 at 1:14 pm Utzi erantzun bat

Ubuntu Zerbitzaria

Etxean hiru ordenagailuk osaturiko sarea daukat honek dakartzan arazo guztiekin, inprimaketa dela, fitxategiak partekatzea dela, aspaldi neukan etxean zerbitzari bat instalatu eta arazo hauek guztiak konpontzeko gogoa. Orain egiten ari naizen ikastaro batean egin beharreko proiektu bat aitzakian hartuta berau muntatzea erabaki dut.

Gainera jakinda gero eta etxe gehiagotan daudela ordenagailu bat baino gehiago eta beraz nik ditudan arazo berdinak jende gehiagok ere izango dituela, blog hau martxan jartzea (hau ere aspalditik gogoa neukan zerbait da) erabaki dut.

Zerbitzaria muntatzeko erabiliko dudan sistema eragilea Linux Ubuntu Server izango da eta hainbat izango dira nire zerbitzariak eskainiko dituen zerbitzuak, DNS zerbitzari bat, SSH zerbitzari bat, NFS, Inprimaketa, Fitxategi zerbitzaria … Aurrerago zerbitzari bakoitza instalatu hala azalduko dut bakoitza zertarako den.

Zerbitzaria muntatzeko erabiliko dudan ordenagailua duela gutxi jubilatu dudan ordenagailua izango da Pentium IV, 40GB disko gogorra eta 256MB-ko Ram memoria ditu. Horrez gain DVD irakurgailua eta sare txartela ere baditu azken hau funtsezkoa izanik.

Etxeko sare batean behar izaten den zerbitzu ohikoena fitxategiak atzitzea izaten da, nik etxean ditugun USB bidezko bi disko gogor instalatuko dizkiot zerbitzariari berauetako datuak sareko beste makinekin partekatuz.

impresora-epson1Beste beharrizan ohiko bat inprimaketa zerbitzuarena izaten da, ez dakit zenbat aldiz ibiliko nintzen ordenagailu batetik bestera PenDrive batekin zerbait inprimatu behar nuelako. Zerbitzaria instalatzerakoan espero dut egin beharreko bidai bakarra inprimatutako dokumentuaren bila egitea.

p2p

Nire etxean, eta hau ere uste dut etxe askotan emango dela, asko erabiltzen den beste baliabide bat P2P programak dira. Programa hauetako askok web bidezko interfazea eskaintzen dute. Zerbitzariaren instalazioan zehar interfaze horiek konfiguratzen ikasiko dugu eta hartara aukera izango dugu bai sare lokaleko edozein ordenagailutik eta baita sare lokaletik kanpo gure P2P programak kudeatzeko.

Beraz zerbitzu hauek guztiak (eta gehiago) eskaintzen dituen zerbitzari bat interesatzen bazaizue aukera izango duzue hurrengo egunetan zehar argitaratuko dudan gida jarraituz instalazioa burutzeko. Gida ahalik eta zehatzena idazten saiatuko naiz, pausoz pauso informatikako ezagutza handiegirik gabe ere zerbitzaria martxan jartzeko moduan.

Beraz badakizue, etxean ordenagailu zaharren bat baduzu agian hautsa kentzen joateko garaia izango da…

Laster arte!

Apirila 17, 2009 at 7:34 pm Utzi erantzun bat


 

Urtarrila 2012
M T W T F S S
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

Laburpen hitzak

Sarrera Ubuntu Zerbitzaria

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.